XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ordiziako Urdaneta Ikastetxe Publikoa: 25 urteDagoeneko bete da mende laurden bat gure herri kuttunean, Urdaneta Herri Ikastetxeak bere ibilbidea hasi zuenetik.
Aukera ona dugu hau begirada bat atzera botatzeko eta, era berean, etorkizunerako helburu berriak zehazteko.
Egunerokotasunak, askotan baloraziorako uneak murrizten dizkigu, baina adin nagusia soberan gainditu ondoren, gure egitasmoa sendotu egin dugula eta hezkuntzaren unean uneko eskakizunei erantzun diegula esan dezakegu, nahiz eta bidean zailtasun eta oztopo asko gainditu behar izan ditugun.
Era honetan, jangela zerbitzua, eskola kirola, liburutegia, udalekuak, dantza taldea eta abar abian jartzea lortu genuen.
Erantzun beharra zegoen, zalantzarik izan gabe.
Gure ibilkerak sendo eta zuzena behar zuen izan. Gure gizartearen atal guztietan gertatzen ari ziren aldaketa ikaragarriek, erronka eta erantzunkizun berriak planteatzen zizkiguten guraso, ikasle eta irakasleoi.
Arlo honetan, irakasleen ahalegina ikaragarria izan da, eta euskaraz irakasteko behar den titulazioa lortu ondoren, beraien ezagutza hobetu eta sakontzeko ikastaro berezietan parte hartzen jarraitzen dute.
Eta ezin ahaztu gurasoen papera ere, euskararen trasnmisioan eta gelaz kanpoko erabilpenean hain garrantzitsua dena: Ikasturte honetan berrogei gurasok, Ordiziako
Hizkuntza honen garrantziaz ohartuta, gure kabuz hasi ginen ingelesa irakasten Urdaneta Ikastetxean.
Eta ildo honetatik, datorren kurtsoan indarrean jarriko dugun egitasmoari esker, DBH bukatzerakoan gure ikasleek lortuko duten mailarekin, ingelesa nagusi den lan, zientzia, komunikazioa eta unibertsitatearen munduan, inolako arazorik gabe aritu ahal izango dira.
Gure lana, dena den, ez da geratzen eskolako pareten artean.
Ugariak dira herriko erakunde ezberdinekin burutzen ditugun ekintzak eta gero eta sakonagoa erakunde hauekiko elkarlana: Udaleko euskara azpibatzordea eta kultura batzordea, Kultur Etxea,
Ordiziako eskola publiko oso-osoa ahalbidetu duena (2-18 urte bitartean), eskolaurreko eraikinaren handitzea, DBHrako eraikin berria... XXI. mendera goaz eskola herritar eta euskaldunaren islada bilakaturik, honek esan nahi duen guztiarekin: aniztasunari begirunea eta, gizaki ororen balorazioa.
Guraso elkarteen lana ere goraipatu nahi dugu, hala nola guraso guztien konfidantza, haien seme-alaben heziketa gure eskuetan jartzerakoan gure egitasmoa gauzatzea ahalbidetu dutelako.
Eta inola ere ezin ditugu gure ikasleak ahaztu.
Beraiek izan baitira ikastetxearen lehengaia; eta lehen mailako lehengaia izan dugula esan dezakegu.
Gure asmoa, ezagutza edukinak emateaz gain, giza eta etika baloreak erakustea izan da, gero eta lehiakorragoa den inguruan era egokian murgildu ahal izateko, ikasle bakoitzak duen ahalmen guztiei etekina ateraz eta beraien ahalbideak errespetatuz.
Harro esan dezakegu ordiziarren laguntza eta konfidantza gero eta handiagoa dela.
Izan dezakegun saririk handiena, ikasle izandakoen seme-alaben ondoan aurpegi berriak ere ikustea da, gure Ikastetxea lehendik ezagutzen ez zutenak baina gure eredua aukeratu dutenak eta konfidantza honi kalitatezko irakaskuntza egitasmo batekin erantzutea, gure erronkarik handiena.